Zer ikusi

Jesusen Andra Mari parrokia

Jesusen Andra Mari parrokia

Hasieran eraikin errenazentista zen, baina barroko estiloan berregin zuten. 1725. urtean kapera bat gehitu zuten Kristo de Zapatecas izenpeko ebanjelioaren alboan eta ia bigarren mailako nabea dirudi.







San Juan Bataiatzailearen parrokia

San Juan Bataiatzailearen parrokia

Hasieran eraikin errenazentista zen, baina beranduago barroko estiloan berregin zuten.

Kontsolazioko Andre Mariaren parrokia (Natxitua)

Eraikinaren gehiengoa neoklasikoa bada ere, garai bateko elementu batzuk gorde ditu, besteak beste, arku zorrotzeko atea eta arku konopialeko bi bao ajimezatu. Hormen ingurua eta elizako atal nagusia antzinakoak dira. Elementu horiek egungo elizaren atal zaharrenak dira, baina gainerakoa 1833. urtera arte egin ziren obretan gehitu zen.

San Pedro parrokia (Bedarona)

XVI. mendean sortu zuten lehendik zegoen baseliza baten leku berean. Gaur egungo baselizaren estiloa klasiko berantiarra da.
Baselizak: San Bartolome (Bedarona), Santa Ageda (Natxitua) eta Talako Ama (Ea).

Udaletxea

Neurri handiko eraikina da. Behealdean kareharri grisez eginiko arkupe altua du eta goiko bi solairuek mentsulen gainean jarritako balkoi-itxurako baoak dituzte.

Baserriak

Erdi Aro berantiarreko bi baserri nabarmentzen dira: Anduizar (Angeretxu), arkupearen azpian dobeladun arku zorrotzeko atea duena, eta Aiua, atzealdean dobeladun arku zorrotzeko atea duena. Badaude beste baserri interesgarri batzuk ere, adibidez, arkupea eta barrualdea eusteko haritz edo gaztainondozko zutabe handiak erabiltzen dituztenak: Longa (Natxitua), Zeleta eta Biarte (Angeretxu), Mendiola Atxekoa, Mendiola Aurrekoa (Mendiola)...

Beletxe

Beletxe

Talako pasealekuan dagoen zurezko eraikina da. Zutabe handiak ditu eta arrantzarako tresnak gordetzeko erabiltzen da. Eako eraikin nabarmenena da eta horregatik agertzen da herriko armarriaren goialdean.

Asurtoki aztarnategi paleontologikoa

Ibaia itsasoratzen den tokitik hurbil dagoen faila batean kokatuta dago. 1969. urtean aztarnategiko edukiaren zati bat atera zuten eta zaldien hezurrak zirela frogatu zen.
Lehenengo arrantzaleek eraikitako etxeak desagertu badira ere, badaude oraindik ikusgai dauden eraikinak. Ateburuen arabera, XVIII. mende erdialdekoak dira gehienak: Urrutia Etxea (1774), Abaitua Etxea, Etxeandi, Bedarona Etxea (1790). XIX. mendeko etxeak ugariagoak dira, hala nola Zabala Etxea (1807).