Eako jaiak San Juan egunean ospatzen dira, ekainaren 24an. Aritza hondartzaren erdialdean su handi bat pizten da eta herritarrek, erretiratuek zein haurrek, helduek zein gazteek, denek dantzatzen dute suaren inguruan txistu eta danbolinaren erritmoa jarraituz.
Halaber, abuztu amaieran “udatiarren festa” izeneko jaia ospatzen da. Egun bat edo bi irauten du eta dantzaldiak, kalejirak eta eskupilota lehiaketak antolatzen dira. Azken egunean herritar guztiak mozorrotu egiten dira eta arratsaldeko bostak inguruan Altxikarreko aldapan batzen dira ohi bezala herrira jaisteko.
- Ekainaren 24a: San Juan (zaindariaren jaia)
- Uztailaren 31: S. Ignacio de Loyola (Bedarona)
- Abuztiaren 15a: Andra Mari (Natxitu)
- Abuztuaren 24a: San Bartolomé (Bedarona)