Ibilbideak

 
 

Luzera (gutxi gora behera): 7Km
Desnibel handiena: 200m
Zailtasun maila: Ertaina
Interespuntuak:
Antzinako Legartza, Goikoetxe eta Urtubiagako errotak, Urbazterreko basoa

Ibilbidearen azalpena

Ibilbide hau Eatik Gernikara doan errepidearen konpondutako bihurgune batean
hastean da, Eako herritik hurbilen dagoen bihurgunean. Aintzina, bide hau Ea herrian
bertan hasten zen, Goikoetxe errota izan zenaren eta izen berdineko erreka ondotik
zihoalarik. Gaur egun ostera, tarte honetatik ezin daiteke joan, erabilera faltagatik
zarratuta dago eta horregatik ibilbidea aurrerago hastea erabaki da.

Ibilbidea itsasadarreraino jaitsiz hasiko dugu eta azken hau gurutzatu egingo dugu.
Madariya eta Goitisolo baserriak eskuinaldera utziz. Zubitik aurrera, ur ondotik doan
malda gabeko bide batetik (eremuan probetxua ateratzen zaien baso materialak
ateratzeko konponduta dagoena) jarraituko dugu. Itzulinguru txiki bat ematen duen
eta Lejartza baserriak, aintzinako errotak, izan zireneraino heltzen den pista zabala da.
Lehen tarte honetan, malda apur bat duena, ezkerraldean aintzinako kare-labea ikus
daiteke. Hemen, kare harria uzten zen erretzeko eta honela karea lortzeko, zoruen
hobekuntzan simaur bezala erabiltzen zen.

Ibilbideak baso plantazioen (Pino radiata gehien bat) erditik jarraitzen du, Lejartza
urrietatik Olagorta auzoraino igotzen den pistatik, bidea banandu baino lehen Berezi
baserria
ezkerraldera utziz.

Berezira joateko bidera heldu ondoren, norabidea aldatuko dugu eta jabetzako atea
ikusten den punturaino bueltatuko gara. Ate honen ondoan, eskuinalderan, bide bat
dago, isurialdeen banalerrotik Allona auzoraino eramango gaituena.

Auzo honetatik, herrikoek Allua izenarekin ezagutzen dutena, herri erditik doan eta
izena ematen dion beste erreka bateraino jaitsi behar da. Honetarako, Ispasterreko
errepidetik auzo honetara doan bidetik jaitsiz, bihurgune zarratu batera heldu baino
lehen, ezkerraldean dagoen xenda hartuko dugu, aintzina papelerako instalazioak izan
zirenetara heltzen dena.

Hemen, ibai ondoan, historian zehar urarekin erlazionaturiko hainbat jarduera
ekonomiko egon izan dira: errota, burdinola, papelera. Gaur egun ez badira erabiltzen
ere, seguruenik emango zaio erabileraren bat.

Ibilbidea amaitzeko, gune honetaik ibai ondotik herriraino doan bidetik jarraituko dugu

 

Informazio gehiago eta xehetasunak