Ibilbideak

 
 

Luzera (gutxi gora behera): 5Km
Desnibel handiena: 200m
Zailtasun maila: Erraza
Interespuntuak:
Natxitua, Iturriña iturria eta Harraska, Lapatza hondartza

Ibilbidearen azalpena:

Ibilbide hau Natxituan hasten da. Ea herrian ere hasi daiteke, kanposantu ostetik doan
bidea hartuz.

Natxitua auzotik Earako norabidea hartuz, Aldai baserri ondoan dagoen bide bat hartu
behar da, errepidearekiko paralelo doana, baina bere ezkerraldetik (aintzinako erregebidea
da, gaur egungo errepidea baino arinagoa). Zeleta, Bidarte etab. baserrietara
heldu arte bide honetatik jarraituko dugu.

Errege-bide honen zenbait tarte zolatuta daude. Beste batzuk ostera, ia ez da berauen
arrastorik geratzen, eta erabilera faltagatik zarratuta daude.

Beti norabide zuzena jarraituz, hau da saihes-bideak alde batera utziz, ondorengo
baserrien ondotik igaro behar da: Longa, Urizar, Kale Atxondo, Bidarte, beste batzuen
artean. Zeletako bidegurutzean, jaisten hasi baino lehen, errege-bidea alde batera utzi
eta ezkerralderantz joko dugu, Itturriña iturri eta latsarrira doan bidea hartuz.

Ibilbideak malda nahiko gogorra duen eta egoera onean dagoen bide batetik
jarraitzen du, latsarri inguruan dagoen bihurgune bateraino. Hemen bidea estutu
egiten da, oinez-bide bihurtzen delarik.

Latsarrian geraldi bat egiteak merezi du eta “metal-ura” probatzea, zelan ikutzen duen
guztiak, kobre kolorea hartzen duen ikustea. Iturburu honetatik eramaten zuten ura
Natxituara, burdietan edo ahal zuten moduan, herriko jaietako beharrak betetzeko.

Lehenago aipatu bezala, latsarritik aurrera doan bidea estutu egiten da eta zuhaitz
artean erreka ondotik doan xendatik Lapatza hondartzaraino (Natxituan) jaitsiko gara.
Hemen bukatzen da bidea eta baita latsa.

Ez da arezko hondartza, kontua hartzeko tamainuzko harri biribilezkoa baizik. Toki
honetako lasaitasuna eta ikuspegia aipatzekoak dira.

Hondartzaraino, jaitsi garen bidearen ezkerraldean dagoen beste bide batetik ere
heldu daiteke. Guk igotzeko erabiliko dugu. Lehen tartea oinez-bidea da baina
aparkalekutik aurrera bidea kotxeak igarotzeko modukoa da.

Sobarri baserriraino heldu arte (ezkerraldean utziko duguna) malda bizia da. Hemendik
aurrera leundu egiten da.

Bidea landa eta baserri erditik doa, kanposanturaino. Hemen, ezkerralderantza hartuko
dugu. Natxituako plazaraino igo arte, ibilbidearen hasierara.

 

Informazio gehiago eta xehetasunak