Ibilbideak

 
 

Luzera (gutxi gora behera): 2,5Km
Desnibel handiena: 70m
Zailtasun maila: Oso erraza
Interespuntuak:
Ikuspegi panoramikoak, Bedaroa, Karobia

IBILBIDEAREN AZALPENA:

Ibilbide honek lehenengoarekin harreman handia du, hau da, San Juan Bautista
elizaren albotik San Bartolome ermitara igotzen da eta handik Bedarura lehenengoan
bezalaxe. Baina hemendik aurrera ibilbide honek beste bide laburrago bat hartzen du,
Bix baserri ingururarte, bertatik atalaiara eta ondoren portura jaisten da, lehenengoan
bezala.

Beraz esan daiteke berau lehenengo ibilbidearen bertsio laburragoa dela.

Jarraian, modu zehatzagoan azalduko ditugu ibilbideak tarte ezberdin honetan dituen
nondik norakoak.

Bedaruko errepidean hasten da, Elorriaga baserriaren alboan eta lehenengo metroak
errepidetik egin behar dira. Ezkerraldean Etxebarri baserria eta honen ondoan dagoen
iturria utziko ditugu.

Bedaruko erdialdera iristean Ea Puntara doan bidea hartu behar da eta ezkerraldean
dauden etxe berezi batzuen ondotik pasa ondoren hilerrira doan bidea hartu behar da
asfaltozko errepidetik joatea saihesteko.

Bide honetatik jarraituz Urtza ingurura heltzen da errepidera agertuz. Hemen errepidea
gurutzatzen da eta Maritzikuburu muinoa inguratzen da eskumaldetik, Gorostiza
baserriaren
albotik. Ondoren, errepidea hartzen da Larra baserrira doan bidea
jarraitzeko.

Larra baserrira heldu baino apur bat lehenago ezkerraldera irteten den bide bat hartu
behar da eta errekarantz, beheruntz jaisten da ondoren Bix baserrira igotzeko.
Hemendik beste ibilbidearen erruta jarraitzen da.

 

Informazio gehiago eta xehetasunak