Tramiteak

Udal-tramiteen eskuliburua

Udal-tramiteen eskuliburua kontsulta-agiri bat da, non, herritarrek eta erakunde ezberdinek (publiko zein pribatuek) udalarekin egin ditzaketen izapideei buruzko informazioa modu argi eta errazean biltzen den.

Tramite bakoitzerako fitxa bat sortu da. Bertan, zertan datzan, nork eska dezakeen, zein agiri aurkeztu behar diren, non tramitatzen den, prezioa (edukiz gero), ebazteko epea, tramitea oinarritzen den lege-esparrua, eskaera jaso ostean bideratzen den prozedura, geroko tramiteen laburpena eta, azalpen gehigarririk behar izanez gero, oharrak ere agertzen dira.

Pertsona fisikoek haien eskaerak paperean (presentzialki) edota elektronikoki aurkezteko aukera izango dute egoitza elektronikoaren bitartez (ez korreo elektroniko bidez). Pertsona juridikoek ordez, tramiteak egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko betebehar legala daukate gaur egun.

Eako Udaleko Egoitza Elektronikora sartu