Tokiko garapen sozioekonomikoa

Lehen sektorea

Mendez mende baserritarrak paisaren jagole eta zaindari izan dira. Zoritzarrez, gero eta jende gutxiago dago jardunean lehenengo sektorean; horrek landak abandonatzea, larreetan pinua sartzea eta orohar, paisaiaren degradazioa ekarri du.

1989an, bertoko baserritarrek 849 Ha kudeatzen zituzten; baserritar kopurua 91 zen. Ganadu aldetik aziendak ondokoak ziren: 558 behi, 96 ardi, 31 ahuntz eta 38 txerri.

1999an, Eako baserritarrek 810 Ha kudeatzen zituzten; aziendak 441 behi, 113 ardi, 29 ahuntz, 10 txerri eta 21 zaldi.

2009an, Ean, baserriko jardunari esker 5 familia bizi dira; beste 10 batek, beste ogibide batzuk izanik, ganadua aktibitate partzial moduan mantentzen dute, eta horiez gain, autokontsumo edota norbere familiak elikatzeko ekoizleak 40 inguru dira.

 

Industria eta zerbitzuak

Besteak beste, Eako enpresen zerrenda hurrengoa da:

Merkatariak: Ainhoa denda, Errekagane denda, Aloña denda, Santi izozkiak eta gozokiak.

Egurrezko eraikinen ingenieritza, fabrikazio eta muntaia lanak egiten dituen Egoin enpresa.

Basogintza zerbitzuak eta zerrategia eskaintzen duen enpresa bat.

Eraikuntzan aritzen diren lau enpresa.

Energia berriztagarriak, gasa, kalefakzioa eta iturgintza lanetan aritzen den enpresa bat.

Makinaria konponketarako eta elektrizitate zerbitzuetarako enpresa bat.

Komertziari bat.

Topografo bat.

Itzultzaile-interprete bat.

Arkitekto bat.

Margolari bat.

Iturgin bat.

Fisioterapia zentru bat.

Adats ileapaindegia.

Kutxabank bulego bat.

Farmazia bat.

Jatetxe eta tabernak: Aritza, Ermintxo, Eskoikiz, Bedaronako Herriko Taberna, Eskolondo, Txangurru, Itsas Ondo, Batzokia eta Arrantzale taberna

Ostatuak: Ermintxo (Hotela), Bekale (Pentsioa), Andutza (Landetxea) eta Ea-Astei (Landetxea)

Herriko datu ofizialak jasotzen dituen txostena (Eustat)

Enpresa zerrenda