Aurtengo kurtsorako ikastaroetarako izen emateko epea irailaren 23ra arte egongo da irekita. Apuntatzeko Eskolondon edo kultura.ea@bizkaia.org helbidearen bitartez.
Ikastaroak konfirmatzeke daudelarik, hau da eskaintza:
- Aerobik: astelehenetan step, asteazkenetan hiit
- Gimnasia: asteazken eta ostiraletan goizez edo astearte eta ostegun arratsaldez
- Inglesa: astearte eta ostegun arratsaldetan maila ezberdinak, titulu prestakuntza, elkarrizketa trebakuntza…
- Gitarra: asteazkenetan, maila ezberdinak
- Sei Tai: ostiraletan Haizeder eskolan
- Pilates: astearte eta ostegun goizez
- Josketa: astearte arratsaldez
- Sormen tailerra: asteazkenetan, pintura, argazkilaritza, bideoa, eskulanak... 5-12 urte bitarterako
- Eskalada: asteburu edo aste barruan adosteke
- Euskara: lehenengo mailak, ordutegia adosteke
Ikastaro iradokizunik balego helarazi. Ordutegiak ez dira behin betikoak. Gogoratu, apuntatzeko epea Irailaren 9tik 23ra Eskolondon edo kultura.ea@bizkaia.org helbidean.
Emon kaña kurtsoari!
Kartela ikusi (PDF; 1,27MB)