Azkortape kultur taldea Azkortape taldearen asmoa beti izan da eatarrei zenbait kultur eta aisialdi ekintza (erakusketak, txangoak, etab.) eskaintzea. Beletxe elkartea Jubilatuen elkartea da eta urtero herriko nagusiei zuzenduriko ekintza-programa lantzen dute: irteerak, hitzaldiak, zine-emanaldiak…antolatuz Harremanetarako:- Helbidea:Kai bidea z/g, 48.287, EA (Bizkaia)
Bizi Gara taldea Bizi Gara Ieko gazte asanblada da eta herriko gazte desberdinek osatzen dogu. Gure helburua herriko behar eta gabeziei aurre egin eta herri bizi eta gazte bat sortzea da Euskera batzordea Euskera Batzordea euskeraren alde lan egiteko herritarrez osaturiko lantaldea da. Horretarako, hilean behin bildu eta urtean zehar arlo ezberdinetan burutuko diren ekimenak antolatzen dira. Harremanetarako:- Helbidea:Donibane enparantza, 2, 48287, EA (Bizkaia)
- Telefonoa:946 27 52 27
- Helbide elektronikoa:kultura.ea@bizkaia.org
Haizeder Guraso Elkartea Haizeder Elkartea, Haizeder Eskolako ikasleen Gurasoek osatzen dute. Helburuak eskolaren garapenean bidelagun izan eta herriko umeen aisialdiari lotutako hainbat ekintza antolatzea ditu. HEA kultur taldea “Herrijeri Emon Arnasa” izena dauko gure Taldeak,hori da eta gure nahia: bertoko kultura,ondarea, ezagutu,zaindu eta garatu herritarren artean.
Ezagutzen gaituzue hainbat ekimen antolatu eta bultzatzen doguzelako Karabi kultur taldea Bedaruko herriari bizitasun piska bat eman nahiean lanean ari garen talde bat gara. 2011 urtean zehar San Blas jaiak, korrika txiki Bedarun, San Bartolomen dugun kirikiñauziaren jaia eta Olentzeroren etorrera ospatzea ditugu helburu nagusitzat. |