Herriko taldeak

Karabi kultur taldea 

 
Bedaruko herriari bizitasun piska bat eman nahian lanean ari garen talde bat gara. Urtean zehar ekintza ezberdinak antolatu ohi ditugu herritar guztiek parte har dezaten: haur, gazte eta nagusiek. Besteak beste, San Blas Jaiak, Bartolome Deuna eta Iñaki Deuna ospakizunak antolatzen ditugu eta urte amaieran Olentzero eta Mari Domingiren etorrera prestatzen dugu.