Ekonomi jarduera

Jarduera ekonomikoa

Eako udalerriak 899 biztanle ditu gaur egun.

Eako nekazaritzaren sektoreak aspaldi galdu zuen garrantzia. Egun, familia gutxi batzuk soilik aritzen dira nekazaritza-lanetan eta tomateak negutegietan hazten dituen establezimendu bakar bat dago. Abeltzaintzari dagokionez, herrian bi ustiategi daude. Izan ere, Eako herritar gehienak udalerritik kanpo kokatutako enpresetan egiten dute lan, batez ere Gernika inguruko industria-sektorean, Bilboko zerbitzu-alorrean edo Gizaburuagako Okamika industrialdeko enpresetan.

Herrian bertan dauden enpresa gehienak ostalaritzako sektorekoak dira. Dena den, aipatzekoa da Egoin enpresak zur-eraldaketan egiten duen lana, baita zerrategi-, eraikuntza- eta iturgintza-enpresa txikien jarduerak ere. Hurrengo zerrendak udalerriko enpresen jarduerak adierazten ditu:
  • 3 jatetxe
  • 9 taberna
  • 3 landetxe
  • Hotel 1
  • 2 ile-apaindegi
  • 2 janari-denda
  • Harategi 1
  • 4 eraikuntzako enpresa
  • Zur-enpresa 1
  • 2 iturgindegi