Kultura
Ilustrazio eta ipuin lehiaketa
2013/04/05
Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunei lotuta ilustrazio eta ipuin lehiaketa antolatu dugu.
Lehiaketarako oinarriak hurrengoak dira:
Gaia: Librea. Euskaraz idatzitako ipuinak eta edozein teknika edo margo motarekin egindako irudiak.
Kategoriak:
1. kategioria: 2 eta 3 urte
2. kategoria: 3 eta 4 urte
3. kategoria: 5 eta 6 urte
4. kategoria: 7 eta 8 urte
5. kategoria: 9 eta 12 urte
6. kategoria: 13 eta 17 urte bitartekoak
7. kategoria: 18 urtetik gorako guztiak (95 urtekoak ere)
Epea: azken eguna apirilak 17
Lekua: Udaletxean 14:00ak arte.
Nola:
Irudi edo ipuinean ezingo da izenik idatzi.
Aparteko sobre baten barruan jarri beharko dira izen-abizenak, jaiotze data, helbidea eta telefonoa.
Sobrearen kanpoko aldean zein kategoriatan aurkezten den jarri beharko da bakarrik.
Epaimahaia: lKultur talde ezberdinetako eta udaletxeko ordezkariak.
Sariak: Sariak apirilaren 27an 18:00etan banatuko dira Natxituko Haizeder eskolan.
*Oharra: Lehiaketa honetaklo partaideek ontzat hartuko dituzte oinarriak eta epaimahaiaren erabakiak.
Lan sarituak Eako Udalaren web orrian argitaratuko dira.