Albisteak

 
Herritar guztiei jakinarazten zaie Aste Santuko oporraldia dela eta Eako herriguneko ibilgailuen trafikoa murrizteko zirkulazioa aldaketak egingo direla.

Aldaketa hauen ondorioz baimendutako ibilgailuak soilik igaro ahalko dira aipatu gunean zehar.

Ibilgailuak herrigunean zehar mugitu ahal izateko baimena beharko da eta baimenduen txartela lortzeko bertan etxea zein garajea duten herritarrek automatikoki jasoko dute.

Bestalde, Ean ibilgailua erroldatuta duten gainontzeko herritarrek Udaletxean eskatu beharko dute astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:00etara.