Albisteak

 

Udalak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Zerbitzuetako Sailaren menpe dagoen Alokabide enpresa publikoarekin hitzarmena adostu berri du etxebizitza hutsen mugikortasuna sustatzeko. Bi programa biltzen ditu hitzarmenak: BIZIGUNE edo etxebizitza hutsen programa eta ASAP delakoa, hau da, “alokairu segurua, arrazoizko prezioa”. Bi programen bitartez udalak herriko biztanleriak etxebizitza duin batean bizitzeko eskubidea izatea eta etxebizitzen jabeek alokairuak garaiz jasotzea eta berme guztiak mantentzea du helburu gisa.

Herritar guztiei, baina batez ere etxejabeei (alokairuan etxea jarri nahi dutenak) eta errentari posibleei zuzenduta dago batzarra; programa bien barnean jasotzen diren baldintzak ezagutarazi asmoz.