Albisteak

 
Gimnasia lekurako sarrera txartela daukaten pertsona guztiek urteko abonua berritu behar dute.

Horretarako bi bide daude:

1.- Helbideraketa: bide hau aukeratuz gero kontu zenbaki bat ekarri beharko da Udaletxera edo Eskolondora urtarrilaren 2tik 15era.

2.- Ingresoa: Udaletxearen kontu zenbakian diru-sarrera eginez urtarrilaren 2tik 30era.

Aipatu epean ordainketa egin gabe badago, txartela automatikoki desaktibatuko da. 

Bonifikazioren bat daukaten pertsonek, egiaztagiria aurkeztu beharko dute Eskolondon edo Udaletxean.