Albisteak

 

"Organikoa Ean!" lemapean, dagoeneko martxan da, bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroiaren eta autokonpostaren bitartez egingo den materia organikoa biltzeko kanpaina .

Zergatik egingo da kanpaina hau?

Europar Batasunak ezarritako helburua, errefusaren tasa 2020rako, gutxienez %50 izatea da, eta beraz, murriztu, berrerabili eta birziklatu guztiok barneratu behar ditugun kontzeptuak dira. Gure eskutan dago gure ohiturak aldatzea helburu hau lortzeko.

Erronka honen jakitun, baliabide berri bi proposatzen ditu Eako Udalak. Batetik, Natxitua eta Bedaronako landa eremuetan autokonpostajea bultzatzea, eta bestetik, Eako herrigunean 5. edukiontzia ezartzea. Hau dela eta, Eako Udalak, herritarrei zuzenduriko informazio- eta sentsibilizazio-plan bat abiarazi du.

Udalaren webgunearen, herritarren kontsultei erantzuteko ezarritako telefono (946275227) eta posta elektroniko (organikoaean@gmail.com) zerbitzuaren bitartez. Informazio saioak ere egingo dira eta dibulgazio-materiala banatuko da.

Kanpainan parte hartzea borondatezkoa da. Horregatik, ekimenean parte hartu nahi dutenek horretarako prestatutako bideak erabili beharko dituzte. Bestalde, sistema berrirako behar den material guztia doan jasoko dute.

Bosgarren edukiontzia (marroia)

Helburu nagusia hondakin organikoak eta gainerako hondakinak bereiztea da. Bosgarren edukiontzian edo edukiontzi marroian, ondorengo hondakin hauek sar ditzakegu: lekaleen, fruten, barazkien eta pasten hondarrak, baita landareen hondarrak eta fruten hezurrak ere. Orobat papera eta paperezko ahozapi zikinak sar ditzakegu. Hala ere, edukiontzi horretan ezingo ditugu sartu haragi-, arrain- eta gazta-hondarrak, arrautza-oskolak, animalientzako janaria, lurra, pixoihalak eta zigarro-puntak.

Etxeko konpostajea

Esperientzia hau lorategia edo lurra duten etxebizitzetan sustatuko da. Edukiontzi marroiak ez bezala, etxe-konpostak edozein hondakin organiko onartzen du: bai landare eta baita animalietatik eratorriak ere. Sistema honi esker, hondakin organikoak etxean tratatu daitezke, eta lorategietan nahiz ortuetan erabiltzeko konposta lortu

Informazio puntuak eta material banaketa

DATA

ORDUA

TOKIA

EKINTZA MOTA

17/10

11:30-14:30

EA- Frontoi Atzean

Informazio-puntua

03/10

11etan

EA- Eskolondon

Auzo-batzarra

18/10

13:00 -14:30

BEDARONA - Frontoian

Informazio-puntua

04/10

10:30etan

BEDARONA- Eskolan

Auzo-batzarra

18/10

11:00 -12:30

NATXITUA- Plazan

Informazio-puntua

04/10

12:30etan

NATXITUA- Bolatokian

Auzo-batzarra

 

 

Informazio gehiagorako:
organikoaean@gmail.com
94 627 52 27

 

 

 

 

 

() () Horregatik, e