Albisteak

 

Bazkide lagunak,

Mezu honekin batera, GOIENER TALDEAn bi lanpostu osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua martxan jartzeari ekingo diogu:

• Informatikaria
• Komunikazio teknikaria

Deialdi honekin eta interesatuen eskaerak jasotzearekin emango zaio hasiera prozesuari. Eskaerak egiteko epea otsailaren 17an amaituko da. Eskaerak jaso ondoren, hautatze taldeak eskatutako profilera hobekien egokitzen diren lagunekin aurre-hautaketa egingo du. Prozesuari amaiera emateko, elkarrizketak egingo dira aurre-hautatutakoekin, lanpostua esleitu aurretik.

Ondo berrikusi lanpostu bakoitzari dagozkion baldintzak (informatikari profila edo komunikazio teknikari profila). Eskaerak egiteko eta CV-a igortzeko orri honetako inprimakia erabili dezakezu. Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan cv@goiener.com helbidean.

OHARRA: posta elektroniko bidez ez da CVrik onartuko; inprimakiarekin arazorik sortzen ez bada.

Jaso agur bat,

Goiener Taldea.
GoiEner Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba
Mallutz Industrialdea 18. pab
20240 Ordizia - Gipuzkoa
www.goiener.eus