Albisteak

Nueva web 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Eako Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarriturik plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin, arlo batzuei buruzko informazioa (udal zerbitzuak, turismo etab) emateaz gain, helburua da Eako egungo egoera argi eta azkar eskaintzea, azken finean, udalerriari buruz interesgarritzat jotzen den guztia. www.eakoudala.net helbidetik zuzenean sartzen zara orri nagusian. Webgune berria ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa ematen saiatzen da. Nabarmentzekoa dira, beraz, "Berriak" eta "Agenda" atalak. Gainera, link interesgarriak eta mapa interaktiboa ere badaude.

Web gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskaini nahi zaie webgune horretan.

Nolanahi ere, webgune berria inteaktiboa izatea lortu nahi da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta herrian gertatzen diren aldaketaren arabera.