Albisteak

 
Eako herrigunean hirigintza berezia dela-eta, arazoak sortu ohi dira eremu horri berez dagokion oinezkoen erabilera eta ibilgailuen zirkulazio modernoaren eskakizunak elkarri egokitzeko, herrigunea ez baitago, jakina, ibilgailuen zirkulaziorako diseinatua. Egoera horri aurre egiteko erregulazio hau ezartzen da, oinezkoen erabilera atsegina eta segurua izan dadin eta ahal bezain ondo bat etor daitezen eremu horretan ibilgailuak sartzeko eta aparkatzeko debekua edo muga zorrotza, batetik, eta egoiliarren, merkatarien eta egoera berezian dauden beste herritar batzuen garraio beharren irtenbideak, bestetik.
  • Uztailaren 13tik irailaren 8ra debekatuta dago ibilgailu motordunak Nagusia, Aritza, Altxikar (1-8), Kalebarria, Belen eta Jesus kaleetan eta Aboitiz eta Kortazar Enparantzan aparkatzea, ibilgailu baimenduek izan ezik. Baimen eskaria berariaz egin behar da udalean aldez aurretik. Baimenduak izango dira Eako udalerriko ibilgailuen erroldan erroldatuta eta alta emanda dauden pertsona fisiko edo juridikoak, ibilgailuen zirkulazioko udal zerga Eako udalerrian ordaintzen badute.
  • Guztiz debekatuta dago Donibane plazan zein Goikobideako azeran aparkatzea.
  • Nagusia, Aritza, Altxikar (1-8), Kalebarria, Belen, Jesus eta Aboitiz eta Kortazar kaleetatik igarotzeko baimena dute garajeetara doazen ibilgailuek eta bidaiarien zamalanetan ari direnek.
  • Sarbideak: Kalebarria eta Jesus kaleetara Altxikar kaletik baino ezingo dute sartu ibilgailu gurpildunek, eta Kale Nagusira, kaletik bertatik. Altxikar auzorako sarbidea Altxikar kaletik izango da eta irteera Bis kaletik.
  • Zamalan arinak, goizeko 09:00ak eta 12:00ak bitarteko ordutegian, Denda kalean egingo dira;  jaiegun eta igandeetan izan ezik; lan horietarako, 3,5 Tm-tik beherako gehieneko pisu baimenduna eta 3m –ko galiboa duten merkataritza ibilgailuak erabiliko dira; Donibane plazatik sartu eta Kurtzia kaletik aterako direnak. Zamalan astunetarako, hau da 3,5Tm-tik gorakoak edo 3m-ko galibo baino gehiagokoak Aboitiz eta Kortazar enparantzan egingo dira, astelehenetik ostiralera 9:00-12:00etarako ordutegian.

 Planoa (PDF 194KB)