Albisteak

 
Fatxada eta portikoetako lore eta landareen lehiaketa. 

Loreek zoriontasuna, laguntasuna...sinbolizatzen dute. Ondo zaindutako lore eta landareez apaindutako etxe, zubi, kale eta plazak herritarren abegitasun, errespetu eta elkarbizitza politaren adiezgarri dira. Herria erakargarria bihurtzen duten balioak:

Lehiaketaren oinarriak:

1.- Parte hartu ahal izateko uztailaren 11 baino lehen izen eman beharko da Eako Udaletxean eta Eskolondoko liburutegia. 

2.- Parte hartu daiteke Eako udalerri guztiko fatxada eta portikoetako lore eta landareekin.

3.- Lehiaketak bi kategoria ditu:
        - Etxebizitza edo pisu batetako bizilaguna saria.
        - Baserri batetako bizilagunari saria.

4.- Partehartzaileek kaletik ikusi daitekeen bere etxebizitzako espazio bat aukeratu beharko du.

5.- Diseinua librea da.

6.- Lorea edo landareak erostea beharko luketen partaideek %20ko deskontua izango dute Murueta Lorategian. Horretarako, eskaera Eako Udaletxean egin beharko da.

7.- Fatxada eta portikoen balorazioa abuztuaren 30-31 bitartean egingo da. 

8.- Lehiaketaren balorazioa egiteko irizpide estetikoak jarraituko dira eta bereziki kontutan hartuko dira kolore eta bolumenen konbinazioa, eta inguruarekiko egokitasuna. Originalitatea ere baloratuko da.

9.- Sariak:
Kategoria bakoitzerako sari bakarra eskaintzen da: asteburu baterako landetxe batean bi pertsonentzako egonaldia. Sariak Eako Nekazal Azokan, irailaren 6an banatuko dira.