Albisteak

 

Aurten Irailaren 9tik Urriaren 14ra bitartean Harriak Eusko Jaurlaritzako programako arte garaikide erakusketa izango dugu Eskolondon Eremuaki esker: "Trenza".

Maia Villot de Diegok komisariatu du erakusketa eta bertan hiru artistek parte hartzen dute: Beatriz Setien (Donostia, 1980), Claudia Rebeca Lorenzo (Logroño, 1988) eta Esti Ibarra (Elorrio, 1995).

Eskolondoko bigarren solairuko erabilera anitzerako gelan izango da (epe honetan ezingo da erabili) eta bisitatzeko ordutegia 5etatik 8tara. Hala ere, nahierara ikusi nahi eskero zita eskatu daiteke kultura.ea@bizkaia.org helbidean edo 649 354 834 telefonoan.

Hau da irailaren 9ko inaugurazioarako egitaraua:

• 11:30ean Bisita artistekin eta komisarioarekin batera
• 12:30ean Erakusketaren inaugurazioa
• 13:30ean Kontzertua: Miguel A. García & Ensemble

Dana dohan! Bultzatu bertoko artistak!

Informazio guztia:

Kartela ikusi (PDF 1,59MB)