Albisteak

 
Euskal udalekuetan izen-emateko epea maiatzaren 2an zabalduko da 10:30etan Udaletxean eta maiatzaren 31n amaituko da 14:00etan. 

- Udalekuak uztailaren 1ean hasi eta 30ean amaituko dira.
- Izen-eman ahal izango dute 2002tik 2009ra jaiotako umeek (biak barne).
- Plaza mugatuak izango dira eta Ean erroldatutako umeek lehentasuna izango dute.
- Matrikula: 
  Ean erroldatutako umeek 50€ eta ez-erroldatuek 110€ (hirugarren umeak erdia)

Izen-emateko epea amaituta, udalekuetan onartutako umeen behin betiko zerrenda plazaratuko da eta gurasoekin matrikula orriak bete eta informazio orokorra emateko bilera deituko da.