Albisteak

 
Uztaileko udaleku irekietarako aurretiko izen-emateko epea irekita dago. 

Bertan izen-eman ahalko dute 2003 eta 2010 urte bitartean (biak barne) jaiotako euskaraz dakiten umeak.

Izen-emateak EZ DU PLAZA ESKURATZEKO ESKUBIDEA EMATEN baina ume kopurua kalkulatzeko ezinbestekoa izango da.

Izen-ematearekin batera, lehentasuna ez duten familiek hurrengo galdera erantzun beharko dute:
Eskainiko diren plazak 50 izanik, zer nahiago duzu?
A.- Orain arte bezala hilabete osoko plazak izatea? (kanpoan geratzeko arriskua)
B.- Lehentasuna ez duten umeei 15 eguneko plazak eskaintzea.

Izen-ematea:
Udaletxean 10:30 -14:00 (94 627 52 27)
Eskolondo asteartetik ostegunera 17:30  20:30
kultura.ea@bizkaia.org

Epea apirilaren 7an amaituko da.