Albisteak

 
Larunbat honetan Eskolondo herri etxearen irekiera ekitaldia ospatuko da.
Denbora eta esfortzu askoren ondoren kultur eta kirolgune honetako espazio ezberdinak martxan jarriko dira: ludoteka, gimnasia lekua, liburutegia eta KZgunea.

Irekiera ekitaldia irailaren 21, larunbatean 13:00etan hasiko da eta espazio guztiak ikusi ahalko dituzte bertaratzen diren guztiek.
 
Barruan, zenbait herritarrek zalantzak argitzeaz gain, espazio guztien funtzionamendu eta ordutegiak azalduko dituzte.