Albisteak

Barra txapelketa 
Martxoaren 27an Bedarun ospatu zen txapelketa ikusgarria
Bertan 9 atletek parte hartu zuten: 7 gizon eta 2 emakumek eta jendartean ikusle paregabeak izan genituen. Batetik Juan Antonio Iguaran, Euskadiko recordman historikoa eta bestetik Bonifacio Allende, Bizkaiko recordmana. 
Atleta gazteek marka ikusgarriak egin zituzten eta antzinako herri-kirol honek izan zuen garrantzia egun batez berpiztu zen.