Albisteak

 
Adi!
Kale Nagusia, Aritza, Altxikar (1-8), Kalebarria, Belen eta Jesus

Herrigunean opor garaian trafikoak sortzen dituen arazoak ekiditeko asmoz, udan (ekainaren 28tik irailaren 8ra) Kalebarria, kale Nagusia, Aritza, Belen eta Jesus kaleetan IBILGAILU BAIMENDUAK BAKARRIK sartu ahal izango dira.

IBILGAILU BAIMENDUAK, gutxienez honako baldintzetariko bat betetzen dutenak izango dira:

    - Kotxea Eako Udalerrian erroldatuta egotea.
    - Kale hauetan garajea izatea.
    - Zamalanak (lanak amaituta alde egin beharko dute).