Albisteak

 
Aurten lehen aldiz Ea hobeto ezagutzeko bisita gidatu ezberdinak eskainiko dira.
BIsitak Eako plazan kokatuta dagoen turismo bulegotik antolatuko dira,  eabisitak@gmail.com helbide elektronikoan edo 649 354 834 telefono zenbakian.

Hiru bisita mota eskainiko dira:

- Eako erdigunea, itsasotik sortua (iraupena: 3 ordu)
    Herrigunea eta ondare historiko paregabea den Urtubiagako Burdinola ezagutzeko.

- Eako erdigunea eta Bedarona, itsas apartekotasuna (iraupena: 3 ordu goizez eta 3 arratsaldez)
    Herrigunea eta ondare natural den Bedaronako Ogella marearteko zabalgunea bisitatzeko.
 
- Eako erdigunea eta Natxitua, landa inguruaren edertasuna (iraupena: 3 ordu goizez eta 3 ordu arratsaldez)
    Herrigunea eta Natxituko landa inguruaren aberastasuna naturalekin gozatzeko.

Informazio gehiago eta erreserbak web orriko "bisita gidatuak" atalean edo Eako turismo bulegoan.