Albisteak

 

Astelehenean irekiko da hasten dagoen kurtsorako ikastaroetarako izena emateko epea, eta Irailak 30era arte egongo da irekita. Apuntatzeko Udaletxean edo kultura.ea@bizkaia.org helbidearen bitartez.

Ikastaroak konfirmatzeke daudelarik, hau da eskaintza:

  • Aerobik: astelehenetan step, asteazkenetan hiit 19:30-20:30
  • Gimnasia: astearte eta ostiral 12:00-13:00
  • Inglesa: maila ezberdinak: titulu prestakuntza, elkarrizketa trebakuntza… Astearte, asteazken eta ostegun 17:00-18:00 (taldeak adosteke)
  • Sei Tai:  ostiraletan 17:00-18:00
  • Euskara: asteazken eta ostiral 10:00-12:00

Covida dela eta, arau oso garrantzitsu batzuk errespetatu behar ditugu:

  • Egunean gela bakoitza talde batekin bakarrik erabili daiteke.
  • Danak maskara jarrita egon behar dira.
  • Klasera sartu aurretik eskuak ondo garbitu behar dira.
  • Taldeak 6tik 10 pertsonara bitartean izan beharko dira.
  • Materiala ikasle bakoitzari emango zaio kurtso osorako, eta bere erantzunkizuna izango da garbitzea.

Kurtso gehiago konfirmatzeke. Gogoratu, apuntatzeko epea Irailaren 21etik 30era Eskolondon edo kultura.ea@bizkaia.org helbidean. Kurtsoa Urriak 13 hasiko da.

Covidagaz be, emon kaña kurtsoari!