Albisteak

 

Aurten Uztailaren 17tik Abuztuaren 14ra bitartean Harriak Eusko Jaurlaritzako programako arte garaikide erakusketa izango dugu Eskolondon Eremuaki esker: "Eta zure suzko hitzarekin jantzi nintzen".

Ivan Gomezek komisariatu du erakusketa eta bertan hiru artistek parte hartzen dute: Santiago Fernández-Mosteyrín, Bernarda Beñat G. Garcia & Maialen Gallastegi Etxabe eta Michelle Lima (Mal Studio Project).

Aurten Covid-19a dela eta Eskolondoko bigarren solairuko "Ekainak 28" gelan izan beharrean, erakusketa espazio publikoko esku-hartze batzuek osatzen dute.

Irekierarako, Uztailaren 17an (ostirala) 12:30etan udalerriko paseo bat proposatzen dugu, esku-hartzeak erakusteko kokapenetatik igaroz; bitartean, aristek informazio gehigarria emango dute haien inguruan, eta euren prozesuen berri emango digute.

Dana dohan! Bultzatu bertoko artistak!

Kartela (PDF 3,33MB)

Idazkia (PDF 4,96MB)