Albisteak

 

Gauerdian Ean kutxazain automatiko baten aurka izandako erasoaren aurrean udalak honako hau adierazi nahi du:

Lehenik eta behin, Eako udalak bere elkartasuna adierazi nahi die gauerdian erretako kutxazain automatikoaren suteagatik kaltetuak izan diren bizilagunei. Sute horren ondorioz hiru bizilagunek bere etxea utzi behar izan dute. Haiei elkartasuna adierazi nahi diegu eta, behar duten edozertarako, udaleko ateak zabalik dituztela gogorarazten diegu.

Beste alde batetik, Eako udalak kutxazain automatiko horretan eragindako sutea gaitzesten du. Euskal presoen eta haien senideen egoera berez zaila izanik eta bizi dugun krisi soziosanitarioak are gehiago zaildu duela jakinda, horrelako ekintzak lekuz kanpo daudela adierazi eta ez dutela laguntzen azpimarratu nahi dugu.

Azkenik, Eako udalak gogoratu nahi du azken asteetan kudeaketak egiten aritu garela bulego horrek jende nagusiari zerbitzua eskaintzeko eta horrelako ekintza batekin herritarrak kaltetu nagusiak direla azpimarratu nahi dugu.

Bandoa deskargatu (PDF 467KB)