Albisteak

 

Erreka bazterrean espazio publiko bat sortzeko lanak hasi dira. Kale Nagusian erositako orubean berdeguneak eta Eako hirigune historikora batuko dituen gune bat sortu nahi da, gaur egun ez baitu halakorik, hondartza izan ezik, eta, beraz, urritasun hori zuzendu nahi  da. Dauden zuhaitzak mantenduko dira.

Kalearen parte izango da gunea, eta ibaia bertan integratuko du. Harrizko hormaren zati bat mantenduko da, gunea ez dadin izan elementu arrotz eta berria, baizik eta alde zaharreko biztanleen oroitzapenekin bat egiten duena. Hormaren beste zatia bota egingo da, kalearen eta sortutako espazioaren artean iragazkortasun handiagoa bermatu asmoz.

Planoa (PDF 96KB)