Albisteak

 

Urtero legez eta gabonzaharretan egutegia erretzeko tradizioa dugunez, aurten ere argazki lehiaketa egingo dugu 2020ko Udal egutegiko argazkiak aukeratzeko. Animatu zaitez gure herriko argazki politena bidaltzen! Zure artelana egutegiko hile bat apainduko du!

Jarraipide batzuk:

  • Lan originalak izan behar dira, zuk zeuk egindakoak
  • Egile bakoitzeko argazki bat aukeratuko da
  • Auzoen arteko parekidetasuna bultzatuko da
  • Maiatzeko argazkia Haizeder Eskolarako utziko da
  • Bidaltzeko helbidea: kultura.ea@bizkaia.org
  • Epea Azaroak 8ra arte (arratsaldeko 8retan)

Gaia librea da, beti ere herria ardatz hartuta: udako argazkiak, negukoak, paisaiak, animaliak, pertsonak, itsasoa, mendia... denak balio du!