Albisteak

 

Asteartean zabaldu zen publikora Eako Eskolondoko 'Ekainak 28' aretoan Ertibil 2019 erakusketa. Bizkaiko Foru Aldundiko programak 18 artista saritzen ditu eta Bilboko Rekalde Aretoan estreinatu zen erakusketa orain gurera dator uztailaren 8tik 30era.

Saritutako artistak Juan Pablo Ordúñez (MawatreS), Borja Gómez Diez eta Izaro Ieregi dira, eta aukeraketa osotzen dute Raisa Alava, Ana Arsuaga, María Benito Píriz, Mar de Dios, Andoni de la Cruz, Urotz Deusto Iturregi, Iván Gómez, Gómez Selva, Estibaliz Gutiérrez, Eztizen de la Cruz, Saray Pérez Castilla, Ander Sagastiberri Fernández, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Diego Vivanco eta Imanol Zubiauzek.

Katalogoak debalde dira. Gelaren ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara da, eta uztailaren 19an Natalia Suarezek bisita gidatua egingo du (ez dago apuntatu beharrik).

Kartela (PDF 731KB)