Albisteak

 

Eako udalak 6.000€tako diru partida onartu du autoenplegua eta besteren konturako kontratazioa sustatzeko. Asmoa Eako udalerrian erroldatutako langabeei lan kontratuak egiteko pizgarriak ematea da eta baita ere enplegu autonomoa sortu eta finkatzen laguntzea ere. Diru laguntza jasotzeko kontratuek baldintza batzuk bete behar dituzte: 5 hilabete edo gehiagoko iraupena eduki, egun osoko lan jardunekoak izan, eta aurreko 3 hilabetetako plantilarekin alderatuta langile kopurua gehitu behar dute. Laguntzen zenbatekoa kasu honetan 300€/hilabetean izango da, eta gehienez ere 2.000€/urtean. Autonomoen kasuan, 200€/hilean eta gehienez ere urtean 2.000€. Dirulaguntza eskaera egiteko epea zabalik dago. Eskaera orriak udaletxean daude eskuragarri.

 Eskabide orria (PDF 143KB)

 Oinarriak (PDF 148KB)