Albisteak

 

Urtero legez eta gabonzaharretan egutegia erretzeko tradizioa dugunez, aurten ere argazki lehiaketa egingo dugu 2019ko Udal egutegiko argazkiak aukeratzeko. Animatu zaitez gure herriko argazki politena bidaltzen! Zure artelana egutegiko hile bat apainduko du!

Jarraipide batzuk:

  • Lan originalak izan behar dira, zuk zeuk egindakoak
  • Egile bakoitzeko argazki bat bidali daiteke
  • Auzoen arteko parekidetasuna bultzatuko da
  • Maiatzeko argazkia Haizeder Eskolarako utziko da
  • Bidaltzeko helbidea: kultura.ea@bizkaia.org
  • Epea abenduak 5era arte

Gaia librea da, beti ere herria ardatz hartuta: udako argazkiak, negukoak, paisaiak, animaliak, pertsonak, itsasoa, mendia... denak balio du!