Albisteak

 

Abuztuan ere, asteartero filme berri bat edukiko dugu Eskolondon 21:00etan Filmazpiti esker. Gaurkoa gaztetxoentzat da eta "Ma vie de Courgette" du titulua, Claude Barrasek zuzendua 2016an. Titulu berdineko liburuan oinarritutako stop-motion moldaketa.

Adi: umeak heldu baten laguntzarekin joan beharko dira zinemara.

Badakizue, asteartero Eskolondon, 21etan, dohainik. Gaztetxoentzako, filme laburrak, filme musikalak, dokumentalak... zinema anitza gustatzen zaigulako, bilatu zure gustokoena eta etorri disfrutatzera.

Animatu ikustera!

 Argibide gehiago (PDF 386KB)