Albisteak

 

Eako Udaleko Osoko Bilkurak, 2018ko ekainaren 28an egindako ohiko bilkuran, kreditua aldatzeko 2018/5 espedientea,  Kreditu Adizional motan, hasiera batean onartu du.
         
Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 15 eta 29 artikuluak jarraituz, Udal honetako Kontu-hartzailetzan jendeurrean jartzenda, aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

10/2015 Foru Arauaren 17.artikuluaren arabera interesdunak direnek, hamabost (15) laneguneko epea izango dute erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, Udalbatzari zuzenduta, BAOan iragarki hau argitaratzen den biharamuneko lanegunetik zenbatuta.

Aipatutako epearen barruan erreklamaziorik edo oharrik aurkezten ez bada, kreditua aldatzeko 2018/5 espedientea behin betiko onartuko da, beste akordiorik hartu beharrik izan gabe, eta indarrean sartuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean  kapituluetan laburtuta, argitaratu ostean.