Albisteak

 

Udalak, Kalebarrian ADR_CH_EA39 partzelan duen lursaila (partzela erdia), etxebizitza kooperatiba bati saltzea erabaki du.

Gardentasuna, publizitatea eta berdintasuna sustatze aldera, Eako Udalak hilabeteko inskripzio epea (2018ko uztailak 27a arte) ireki du sortzear dagoen kooperatiban kide izan nahi duen orok udaletxean izena eman dezan.

Garrantzitsua da aipatzea behin zerrenda osatuta, bertako kideak izango dirala etxebizitza kooperatiba eratu eta kudeatzeko arduradunak, Eako udalaren betebehar bakarra bere jabetzako lursailaren salmenta izanik.

Zalantzarik izanez gero, udaletxean informatu.

Adeitasunez, Alkatea