Albisteak

 

Uztailaren 5ean ospatutako udalbatzan Eako Udalak Altsasuko gazteen auzia Iruñeako auzitegian epaitua izan dadin eskatu du eta Fiskalaren zigor eskaerekin erabateko desadostasuna  adierazi du. Aho batez onartutako testuan Eako Udalak konpromiso argia adierazi du elkarbizitzarekiko, justiziarekiko eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko.

2016ko urriaren 15ean Altsasuko taberna batean izandako gertakarien ondorioz 2017ko uztailaren 4an espainiar estatuko fiskaltzak eskatutako zigor eskariak zuzenbide estatu batean onartezinak eta neurrigabeak direla azpimarratzen du onartutako adierazpenak. Europako, Madrilgo Kongresuko eta Euskal Herriko beste zenbait erakundek egin bezala, Eako Udalak ere bere kezka agertu du egoeraren larritasunaren aurrean eta argi adierazi du Kode penalaren 573. artikuluaren arabera gertakariak ezin direla terrorismo ekintzatzat kalifikatu eta ondorioz Nafarroan instruitu eta epaitu beharko liratekela.