Agenda

 

Aurten zinema kanpoan eukingo dugu Covid-19ko neurriak direla eta eta Korterrazari esker. Frontoietan izango dugu zinema ikusteko aukera, Korterrazaren laburmetrai aukeraketari esker. Hiru saio egongo dira: bat Ean, beste bat Bedaronan (umeentzako) eta beste bat Natxitun.

Lehenengo saioa hurrengo ostegunean (uztailak 16) Eako frontoian. Bertan, komedia, aukeraketa berezia eta txikientzako laburmetraiak ikusi ahalko ditugu frontoian giro hoberenarekin 22:00etatik aurrera.

Covid-19rako neurriak hartuta daude zinemaren eremu barruan, beraz ez da arriskurik egongo. Ekarri maskarila eta hartu betiko neurriak. Edukiera mugatua egongo da, bete arte.

Animatu ikustera!