Noticias

 
Egitaraua

.Ekainak 2, zapatua:

• 13:00-15:00.- Kalejira Ean kalerik kale. “Orkestra”
• 17:00  Ogellan (Bedarona): Lurgaia: Ogellaren balio naturala eta paisajistikoa, azalpena. Ondoren, umeentzat, Altxorraren bila.

• 21,30, Eako frontoian: Energia trantsizioak: “Piztu aldaketa” dokumentala aurkeztu

.Ekainak 3, domeka:

10:00, Elantxobeko portutik , Elantxobe-Ogella itsasontziz txango pedagogiko-erreibindikatiboa. Gure kostaldearen balio naturala aztertu, egoera analizatu, proposamenak azaldu, eduki artistikoak aurkeztu. Txango bakoitzeko 60 pertsona, aurretik izena emanda, txangoa errepikatu daiteke beharren arabera.

13:00.- Eskolondon (Ean), Enaden Begiak Fundazioaren aurkezpena, protagonisten eskutik

Jarraian, Gladis del Estal, oroimen-omenaldia.

15:00.- Herri-Bazkaria Eako frontoian , Oihana Bartra eta Jon Maia bertsolariek girotua; aurretik izena emanda.

18:00.- Energia berriztagarriak: aurkezpena, alternatibak, eztabaida.

Bi egunotan Eskolondon Erakusketa irekia: karteldegia, kronograma 1976-2018.

Enaden Begiak, Alternatiben Herria, Euskal Herriko talde antinuklear, ekologistak, energia alternatiboen aldeko erakundeak eta pertsona konprometituak konbokatzen ditugu Eara ekainaren 2 eta 3an.

Animatu zaitezte!